Berrio-Otxoa nagusien elkartek Kultur Astea antolatu du, datorren asteari begira, Aldatzekuan. Biharko anaidetasun bazkariarekin abiatuko dute egitaraua.
Argazki erakusketa eta tentsioa hartzea izango da 17an, eta 18an Guggenhein museora txangoa. Uso y abuso de medicamento berbaldia eratu dute hilaren 19rako, eta 20an Agustin Garamendi musika eskolako ikasleen saioa izango dute. Amaitzeko, jubilatuen tabernan doaneko edari bat hartzeko gonbita egingo dute, hilaren 21ean.