UdalHitz lan hitzarmena onartu dute

Anboto 2008ko aza. 10a, 16:45

2008tik 2010erako iraunaldia izango duen Udalhitz hitzarmena onartu du udalbatzarrak azken bilkura, Gobernu Taldearen eta EHAK udal taldearen botoekin. Abstenitu egin dira sozialistak eta EAJ. Hala ere, EUDELek negoziatutako hitzarmenean aldaketa bat jaso dute. Horrela, Kontsumo Prezioa Indizea %1eko igoera beharrean, KPI %1eko igoera lineala onartu da.

PSE-EEk “krisi garaian” KPI %1eko igoera proposatzea ez da onargarria: “ez da arrazoizkoa. KPI %1eko igoera lineala ere ez”. Dioenez, “Udaltzaingo bakoitzeko urtean 1.873 euro gehiago bideratuko dira hitzarmen horrekin. Batzuk aparteko ordainsariari uko egiten diotenean lanpostuak mantentzeko, eta, beste batzuk igoerarik ere ez dutenean planteatzen”, Udaletan igoera hori ematea ez deritze egokia.

EAJk bere aldetik, hitzarmena 2008ra mugatzea proposatu du: “Krisi egoera dugu, atzeraldi egoeran gaude, eta, merkatuan galerak, soldaten eta eros-ahalmenaren jaitsiera, langabeziaren igoera eta finantza krisia aitatzen dira. Administrazioan, berriz, diru-bilketaren jaitsiera, gastuak berean mantentzea edo igotzea eta soldatak ere igotzea”. Horretan “desoreka nabarmena”ikusten dute jeltzaleek. Beraz, “egokitze” bat behar dela ondorioztatu dute. “Zuhurtziaz” jokatzeko lan-hitzarmena 2008ra mugatzea proposatu dute, “egoerak txarrera egingo ei du-eta”, eta, datozen urteetan egoeraren arabera zer egin ikusi.

Gobernu Taldeak, bestalde, sindikatuekin lotutako hitzarmena izan dela gogoratu dute eta Udaltzaingoari dagokion akordioarekin lotuta gainerako Udaletan lez jokatu dutela:”Egokitzapen bat behar zen”. Jeltzaleei erantzunez diote akordioak lotzeko berandu dabiltzala. 2008a amaitzen dela eta 2009a bertan dagoela gogoratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!