Guibemako grebalarien manifestazinoak ehundaka lagun bildu ditu

Anboto 2008ko aza. 6a, 08:34

Guibema (Abadiño) enpresako langileek bost hilabete daramate greban. Enpresaren eta lanean diharduten gainontzeko langileen jarrera salatu asmoz, beharginek manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean Elorrion, ELA sindikatuak deituta.Lankide bat “bidegabeki” kaleratu zutela iritzita maiatzaren 5ean ekin zioten grebari. protesta ekitaldia San Fausto kalean abiatu dute. Gero, ekitaldia egin dute Gernikako Arbola plazan.

Guibema (Abadiño) enpresako langileek bost hilabete daramate greban. Enpresaren eta lanean diharduten gainontzeko langileen jarrera salatu asmoz, beharginek manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean Elorrion, ELA sindikatuak deituta.Lankide bat “bidegabeki” kaleratu zutela iritzita ekin zioten grebari. Protesta ekitaldia San Fausto kalean abiatu dute. Gero, ekitaldia egin dute Gernikako Arbola plazan.

“Jazarpen sindikala” salatzeko ekin zioten grebari Guibeman; lankide baten kaleratzea eta langileekiko “errepresaliak” salatzeko. Maiatzean izan zen hori, eta bost hile geroago ez dirudi konponbidea gertuago dagoenik. “Arazoa konpontzeko ahaleginek ez dute ezertarako balio izan”, langileek Anbotori esan diotenez.

Lehenengo hauteskundeetan ELAko ordezkari bat aukeratu eta gero, hiru eguneko greba egin ondoren enpresa-ituna lotzean hasi zen “jazarpena” langileen berbetan. Lan baldintzak hobetzen zituen ituna lotu zuten 2007rako.

Enpresak greban direnen arteko langileak kaleratu gura dituela diote: “Enpresak kaleratzea arrazoitzeko pisuzko arrazoirik ez dauka. Lan kopuruak behera egin duela esanda, enplegu-erregulazio espedientea ere proposatu zuten”. Hala ere, horrek ere ez ei du enpresa konbentzitzen. Enpresaren eta greban ez dauden gainerako langileen jarrera ere gogor salatu du ELAk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!