Maketa batekin AHTaren eragina “bistaratuko” da

Anboto 2008ko aza. 6a, 14:03

Abiadura Handiko Trenak (AHT) Elorrion izango duen eragina bistaratzeko, maketa jarriko dute Udaletxeko sarreran, azaroaren erdialdetik urte amaierara arte.

Abiadura Handiko Trenak (AHT) Elorrion izango duen eragina bistaratzeko, maketa jarriko dute Udaletxeko sarreran, azaroaren erdialdetik urte amaierara arte.

Luzeran hiru metro inguru eta zabaleran metro eta erdi bat dituen maketa ikasle bik egin dute. Uda inguruan hasi ziren, materiala ordaintzearen truke. Udalak 1.400 euroko inbertsioa egin du maketa horretan.

Udalak AHTaren inguruko informazioa zabaltzeko konpromisoa hartu zuen, Niko Moreno alkateak azaldu duenez, eta horren baitan planteatu zen AHTaren trazatua erakutsiko luken maketa egitea ere. “Trazatu ofiziala erakutsiko dugu. Izan ere, desjabetze-akten sinatzea ere bertan behera geratu zen, Sustapen Ministerioak jakin eragin zuenez, trazatu alternatiboa aztertzen zihardutela-eta. Ez dugu berririk jaso, baina, pentsatu daiteke gaia aztertzen dihardutela”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!