
Euren lanetan islatu beharrekoak azaldu zizkieten urriaren 31ko arratsaldeko 18:00etan Elorriora gerturatutakoei: “pasibitatea” gaia, irudietan agertu beharreko elementua “ura”, eta filmean jaso beharreko esaldia eman zizkieten izena eman zuten 19 taldeei.
Hogeita lau ordu igarota, hamasei taldek osatu zuten lana, eta epaimahaiaren baloraziora aurkeztu. Lau minutu t’erdi baino gehiago ezin luzatu, eta antolatzaileek emandako elementuak filmean hartu zituzten Elorrioko filme laburren lehiaketara aurkeztutako Euskal Herri guztitik etorritako lagunek.