Mugikortasuna, ingurumena eta hiri-eredua aztergai

Anboto 2008ko urr. 22a, 19:21

Ingurumena eta iraunkortasuna: izen horiexekin hasi dituzte, asteon, Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) eztabaida eta parte hartzeko prozesuaren baitan antolatutako mahai tematikoak.

Ingurumena eta iraunkortasuna: izen horiexekin hasi dituzte, asteon, Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) eztabaida eta parte hartzeko prozesuaren baitan antolatutako mahai tematikoak.

Denon artean 2008-2018 ekimen horrek, aitatutako horretaz gainera, beste hiru mahai tematiko jasotzen ditu: Ekipamenduak eta zerbitzu publikoak, Hiri-eredua eta Hiri-mugikortasuna. Astean sesio bi egingo ditue, azaroaren 11ra bitartean, udal arduradunek jakin eragin duten moduan.

Oinarrizko ildoak


HAPNelorrio_copia.jpgLau mahai tematikootan parte hartzeko izena eman dute 70 lagun inguruk, eta helburua da guztien artean oinarrizko ildo batzuk eta horiekin lotutako irtenbideak jasotzea, horretarako HAPNa garatzeko ardura daukan Juan Ramon Lombera arkitektoak landutako agiria oinarri hartuta. Hala azaldu du Niko Moreno alkateak: “Ekarpenak jasotzea gura dugu, eta herritarrek planteatutako proposamenak, premia zein beharrak zelanbait egituratzea, teknikoei helarazteko eta HAPNa lantzen buru-belarri sartzeko”.




Azken zatian sartuta


Asteon martxan jarri den hau eztabaida eta parte-hartze prozesuaren azken fasea da. Alkatearen berbetan, “eztabaida sustatu gura dugu, eta ondorioak zehaztu, bai teknikoei bai politikariei helarazteko”. Mahai tematikoak amaitzean, parte-hartzaile guztiekin egun osoko jardunaldia egingo dute, “denen artean ondorioak bateratzeko”. Hor sortutako “intentzio-agiria” teknikoei eta politikariei pasatuko die, Morenok azaldu duenez: “Nolabaiteko eskaera zerrenda sortuko da, eta guk konpromisoa hartu dugu herritarren iritzia jaso eta plan nagusian batzeko”. Agiri hori izanda, “segituan” hasiko dira lanean, azpimarratu duenez, HAPNean.

Hiri-antolamendurako Plan Nagusia noiz izango duten prest zehazterik ez du izan herriko alkateak: “Izan ere, badaude gauza batzuk Udaletik eta horren jardueratik kanpora daudenak”. Hala ere, plan nagusi berria legealdi honetan gertu izango dutela gogorarazi gura izan du Niko Morenok.

EGITARAUA

* Ekipamenduak eta zerbitzu publikoak, urriaren 27an eta 28an, Iturri kultur etxeko areto nagusian, 19:00etatik 21:00etara.

* Hiri eredua, azaroaren 3an eta 4an, Udaletxeko pleno aretoan, 19:00etatik 21:00etara.

* Hiri-mugikortasuna, azaroaren 10ean eta 11n, Udaletxeko pleno aretoan, 19:00etatik 21:00etara.

* Ondorioak komunean jartzeko jardunaldia, azaroaren 22an. Mahai tematikoetan parte hartu duten guztiak batuko dira, eta hortik sortutako agiria Hiri-antolamendurako Plan Orokorra landuko duten teknikoei ez eze politikoei ere helaraziko die.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!