Gazteak, arazoak, aukerak eta garapenerako erronkak izenburupean, jardunaldiak izan dituzte Elorrion eta Durangon Euzko Gaztedi-EGIk eratuta. Etxebizitza eta enplegua izan dituzte eztabaidagai gazteok, agerraldian azaldutakoaren arabera.

Bestalde, urriaren 12an, “ospatzeko ezer” ez dutela utzi gura izan dute “argi”. Gehitu dutenez, “espainiarrak sentitzen ez garelako, euzkotarrak eta europarrak baino”.
“Euskadiko autogobernuaren garapenari eragozpenik ez jartzeko” eskatu die Espainiako Gobernuari EGIko gazteek, “eragozpen horiek euskal gaztediaren ongizate eta garapenari trabak jartzen dizkiotelako”. Jardunaldiotan, euskal gobernuak aurkeztutako gazte lege proiektuari babesa eman die.