Tiro hotsek iragarri dute errebonbiloen etorrera

Anboto 2008ko urr. 6a, 14:58

Urriko lehenengo domekako hitzorduari hutsik egin gabe irten zuten, aurten ere, errebonbiloek kalera. Goiztiar, ohi legez. Auzoetatik jaurtitako salbeekin argitu zen eguna, 05:00etan.

Urriko lehenengo domekako hitzorduari hutsik egin gabe irten zuten, aurten ere, errebonbiloek kalera. Goiztiar, ohi legez. Auzoetatik jaurtitako salbeekin argitu zen eguna, 05:00etan.

Tradizioari eutsiz, kalejira egin zuten 14 errebonbiloek, kapitaina eta txistulariekin, eta lehenengo tiroak Sortzez Garbiaren basilikari eta Udaletxeari begira bota zituzten. Alkatearen etxe aurreraino ere hurreratu ziren tiroa botatzeko.



Errosarioko Ama Birjiinaren prozesioa babesteko irten zuten arratsaldean berriro, eta plazan batutako herritarren aurrean dantza erakustaldia eskaini zuten. Udalak antolatuta, erromeria giroa ere izan zuten elorriarrek Alaiki plaza-taldearen eskutik Errebonbilo Egunean. Era berean, arkume errea dastatzeko aukera izan zuten. Gonbita gustura onartu zuten herritarrek. Egunsentiko hotzak jai giro epelari egin zion lekua domekan, eta eguraldia ere lagun izan zuten errebonbiloek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!