
2009ko urte hasieran izango dira apopilo berriak hartzeko gertu Galartzan eraikitako etxebizitza sozialak. Horrela adierazi du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu Javier Madrazok. Nizeto Urkizuko beste babesekoetako giltzak, berriz, 2010eko urte hasieran eman gura dizkie jabeei. Bizikidetzarako unitatearen errentaren eta etxebizitzaren azaleraren arabera, hilean 75 eurotik 300 eurora arteko errentak izango dituzte bizileku sozialek. Bestalde, 93.800 eurotik 20.800 eurora balio dute salmentan jasotako etxebizitzek, azaleraren arabera. Ahalmen urritukoentzako ere gorde dituzte.
Eraikuntzari zein ekipamenduari dagokionez, kalitate “handiko” etxeak dira denak, Madrazoren berbetan, eta sustapen publikoko etxebizitza gehiago eskaintzen jarraituko dutela nabarmendu du. Niko Moreno alkatearen berbetan, “kalitateko etxebizitzak eskaintzea eskubide bat betetzea da, obligazioa ez eze”. Etxebizitza publikoa eskaintzeko lanean jarraituko dutela berretsi zuen. Morenok gogoratu du Galartzan beste 24 babeseko etxebizitza zotz egingo dituztela 2009ko urte amaieran