Jai eta aldarrikapen eguna izango dute zapatuan Txantxibiri kalean

Anboto 2008ko urr. 2a, 10:33

Jai eta aldarrikapen eguna izango dute oraingoan ere Txantxibiri kaleko auzotarrek. Orain hiru urte antolatu zituzten lehenengoz bertako jaiak, auzoa hirigintza proiektu eta hobekuntza lanetatik kanpora geratu dela salatu guran, eta jai giroko aldarrikapenerako hitzorduari eutsi die harrezkero.

txantxibiri07.jpgHala ere, Udalak eman dio Agustin de la Breña arkitektoari inguru hori urbanizatzeko egitasmoa prestatzeko ardura. Hile bi inguruan prest izatea aurreikusi dute, eta lanak hasita hiru hilean amaitzea. Auzokoekin ere berba egin gura dute.

Urriaren 4a jai eguna izango dute, beraz, oraingoan ere Txantxibiri kalean. Txistulariak, poteoa eta musika izango dira goizean zehar, eta 14:00etan kalearen “inaugurazio” ekitaldirako galaz jantzita elkartuko dira auzokoak. Trikiti doinuek girotuko dute ekitaldia, eta aurreskua ez eze famili argazkia egiteko ere aprobetxatuko dute. Jarraian, bazkaltzeko elkartuko dira kalean bertan. Etxetik eroan beharko dute lapikoa bazkaltiarrek; ardaoa eta mahai tresnak, berriz, antolatzaileek jarriko dituzte eskura. Musikak eta bertsoek berotuko dute giroa.

Jolasak eta erromeria

Umeentzako jolasak izango dira gero, eta,18:00etan bertsolariekin batera kantu-triki-kopla-poteoa. Arantxa eta Pantxoren eskutik erromeria hasiko dute 19:30ean, eta 21:30ean zezen suzkoak irtengo du.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!