Frantziako poliziak 12 kide atxilotu ditu asteon, Iparraldeko Batasunaren kontra egindako sarekadan; euren artean, Elorrioko Jon Irazola ere bai.
Operazioak zabalik jarraitzen du. Atxiloketek Ducasse sukaldariaren Bidarraiko jatetxe-hotelaren aurkako erasoekin dute zerikusia, iturri ofizialek jakitera eman dutenez, eta ezker abertzalearen finantzaketarekin ere bai. Frantziako "terrorismoaren aurkako epaitegiak" aginduta egin dituzte atxiloketak eta euren etxeetan atzeman dituzte. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atxilotutako lau lagun EHAK-ko kide dira.