Ludotekan izena emateko aukera

Anboto 2008ko ira. 25a, 14:54

Urriaren 20an zabalduko dute, aurten lehenengoz, 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zabaldutako ludoteka zerbitzua. Horren aurrean, izena emateko epea ere zabalik dagoela adierazi dute udal arduradunek, urriaren 10a arte.

Urriaren 20an zabalduko dute, aurten lehenengoz, 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zabaldutako ludoteka zerbitzua. Horren aurrean, izena emateko epea ere zabalik dagoela adierazi dute udal arduradunek, urriaren 10a arte.

Ekainaren 19a arte zabalik egongo den Ludotekarako, urte osorako prezio bakarra jarri dute: 40 euro.

Iturri kultur etxean egokitu dute —3. pisuan— behin behineko Ludoteka, hala ere, gobernu taldeko kideak hasita dagoz zerbitzu barri horrendako leku “egokia” eta finkoa topatzen. “Ludotekarekin bat datorren lekua topatu gura dugu, hirigunean bertan dagoena eta sartzeko erraza. “Beste zerbitzu batzuk murriztea eragingo ez duen lekua” gura dutela azaldu du Niko Moreno alkateak.

Astialdirako “alternatiba”


Astialdirako “alternatiba” moduan aurkeztutako konpromisoa da Ludoteka. Hezkuntza eta Berdintasun Batzordeetatik sortu da egitasmoa, “alternatiba eskaini guran, leku duin eta egokian, eta begiraleekin. Izan ere, eguraldi txarra dagoenean herrian ez dago neska-mutilak egoteko babestutako lekurik”.

Zerbitzua martxan jartzeko 60.000 euro bideratu ditu Udalak, alkateak dinonez; 6.000 euro izan dira materialerako eta gainerakoa zerbitzuetarako. Asteon aurreikusi dute ematea zerbitzua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!