Construcciones y Excavaciones Bermeosolo enpresari eman dio Udalak lanon ardura, 309.000 euroko aurrekontuarekin.
Instalazio elektriko eta ur-hornidurarako hodi berriak jarriko dituzte, zolaketa aldatu eta argiteria eta hiri-altzariak jarriko dituzte. Auzokoak lanak “behingoarren” hasi eta amaitu egingo direlako pozik agertu dira, “lotsagarria” izan dela-eta; lanok geldirik egon dira urte hasieratik. Joan zen legealdian eman zizkion Udalak Greyhound enpresari lanok, 650.000 euroko aurrekontuarekin. Iazko azaroan ziren amaitzekoak, baina atzerapena zela-eta, otsailean zehapen prozedura zabaldu zuen Udalak, Jaurlaritzak obren kontratua bertan behera uztea “justifikatuta” zegoela aitortu ondoren Udalak Greyhoundekin zeukan kontratua behin betiko etenez.
Ziurtatutakoa ordaindu du Udalak, baina enpresak jarritako bermea bahitu du eta obra zuzendaritza eta horrekin lotutako gastuengatiko kalte-ordaina eskatu du.