Urrian hasiko dira Padura inguruko hirigintza lanak

Anboto 2008ko ira. 10a, 15:58

Urrian hasi gura du Udalak Padura eta Julian Ariño kaleen arteko bidegurutzea konpontzen. Viconsa enpresari eman die udal arduradunek horren ardura eta hiru hileko epean izan beharko dute amaituta. Hala azaldu du Niko Moreno alkateak. Hirigintza eta berrantolaketa lanotarako 392.000 euroko aurrekontua izango du enpresak.

Padura kaleari zabalera gehiago eman gura die hirigintza beharrok amaituta. Era berean, trafiko joan-etorritik aparte utzi gura dute: “Ingurua guztiz desordenatuta geratu da eta hori ordenatu gura dugu”, argitu du herriko alkateak. Kale horren zati bat Nizeto Urkizuko hirigintza lanetatik kanpo geratu zen, eta hori konpondu egin gura dute udal arduradunek. Horrezaz gainera, Julian Ariño kaleko espaloiak ere konpontzea jasotzen du egitasmoak.

Padurak Julian Ariño kalearekin bat egiten duen zati horretan, kaleari irteera emateko lur-trukea onartu zuen udalbatzarrak, Udalak lurren ugazabarekin akordioa lotu eta gero.

Bestalde, Argiñetako ur-biltegitik hasita horniketa sarea berriztatzen ere hasi gura du Udalak. Aurten herriguneraino doan sarearen lehenengo zatia berriztatu gura dute, eta lan horiek enkantean hartzeko baldintza-orria ere onartu dute dagoeneko. Denera, 176.000 euroko aurrekontua eskatuko du eta hiru hilean izango da prest.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!