Eroskik hiru saltoki barri zabaldu ditu: Zaragozan (Aragoi), A Coruñan (Galizia) eta Lorcan (Murtzia). Horretarako 398 milioi euroko inbertsioa egin du, kooperatibak jakin eragin duenez, eta, denera, 5.500 enplegu barri sortu ditu: Zaragozan 4.000, 1.500 Lorcan eta 160 A Coruñan.
Zaragozan 10.000 metro koadroko saltoki handia zabaldu du Elorrioko kooperatibak. Horretan 230 milioi euro erabili ditu. A Coruñan zabaldutako merkataritza-gunean, berriz, 8.000 metro koadroko hipermerkatua zabaldu du, 38 milioi bideratuz.
Denera 111.320 metro koadro dituen inguru komertziala sortu du Eroskik Lorcan, azkenik. Merkataritza zentro horrek 8.000 metro koadrotik gorako salmenta gunea dauka —hipermerkatuaz gainera, 160 komertzio zabaldu dira— eta 130 milioi euro inbertitu dituzte.
Urteko ekitaldirako aurreikusitako hedatze plangintza amaitu ei du Eroskik.