Jai handia da Elorrion uztailaren 4a, Balendin Berrio-Otxoaren eguna; San Inaziorekin batera Bizkaiko zaindaria dena. Txistularien kalejirak hasi zuen eguna eta, aurten, santu izendatu zuteneko 20. urteurrena bete izanarekin lotutako irudi, liburuxka zein jakiak saldu dituzte.

Usadiori eutsiz, Sortzez Garbiaren Basilikaren elizpea izan zuten estalpe. Agintariak eta hainbat herritar hurreratu zen Ricardo Blazquez gotzainak gidatutako meza nagusira. Organo kontzertuak eta dantza ikuskizunak hornitu zuten eguna.