Herriko ikastetxeei bideratutako diru-laguntzen birbanaketa egin du Udalak. Aurten, Elorrioko ikasle kopuruaren araberako diru-laguntza jasoko dute ikastetxeek. Hala ere, aurrera begira, “ikastetxearen proiektuaren arabera” bideratu gura dituzte laguntzak, Niko Moreno alkateak azaldu duenez. “Aurtengoa, trantsizio urtea ere bada, eta Hezkuntza Batzordean eztabaidatutako irizpideen arabera emango ditugu”.
Orain arte, ikasleko diru kopuru bat jaso izan dute Udaletik herriko bost ikastetxeek; publiko eta itunpekoek, hala ere, ez zuten kopuru bera jasotzen. Horrezaz gainera, mantenimenduagatik ere jaso izan dute laguntza itunpeko ikastetxeek; publikoen kasuan bideratzen ez zena, mantenua Udalaren ardura da-eta. Laguntzak “txikitu edo handitu” baino, “birbanatu” egin dituztela argitu du Morenok. Lourdesko Amak 16.424 euro jasoko ditu, 10.230 euro Maria Bitartekariak eta Txintxirri ikastolak 17.230 euro. Herri-eskolak 52.500 euroko diru-laguntza izango du Udaletik eta institutuak, berriz, 19.900 euro.
Eszenatoki berria
Bestalde, batez ere auzoetako jaietan erabiltzeko. eszenatoki berria
erosi du Udalak (48 metro koadro). Horretarako, 44.660 euroko inbertsioa egin dute.