Balendin Berrio-Otxoa, jai egun handia bihar Elorrion

Anboto 2008ko uzt. 3a, 14:28

San Inaziorekin batera Bizkaiko zaindari den Balendin Berrio-Otxoaren eguna da bihar, uztailaren 4a, Elorrion. Usadioari eutsiz, hainbat ekitaldiz hornitutako egitaraua osotu dute Balendin Berrio-Otxoa santu izendatu zuteneko 20. urteurrena betetzen den honetarako.

Txistulariekin kalejira egin dute 10:00etan, eta 12:00etako Meza Nagusia parrokiako abesbatzaren laguntzarekin ospatu  dute, Sortzez Garbiaren basilikan. Makiko Hayashimak organo kontzertua eskainiko du 19:30ean, eta 20:00etan, Santa Anan, Berrio-Otxoa abesbatzak. Aracaladanza taldeak eskainitako Pequeños Paraisos ikuskizunarekin amaituko da eguna. Nizeto Urkizu aparkalekuan izango da hori, 22:30ean. 

Zapatuan, uztailaren 5ean, esku-pilota partiduak izango dira, 17:00etan, Gernikako Arbola plazako frontoian (euria bada, Kiroldegian).

1988an jarri zuen santuen lerroan Juan Pablo II.a Aita Santuak Balendin Berrio-Otxoa. Ohi denez, haren  hainbat jarraitzaile batuko dira, bihar, Elorrion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!