Produktu ekologikoz betetako erakusleiho zabala

Anboto 2008ko eka. 26a, 10:43

Modu ekologikoan ekoiztutako produktuek erakusleiho zabala bihurtuko dute, domekan, Gernikako Arbola plaza. Izan ere, Elorrioxa talde ekologistak Marisatsarekin —Durangaldeko Zer Ekologikoen Kontsumitzaile Elkartearekin— elkarlanean egin du denetariko produktuz hornitutako 24 erakustoki batuko dituen Durangaldeko XII. Nekazaritza Ekologikoaren Azokarako hitzordua.

Ogia, txakolina, barazkiak, esnekiak, fruituak, kosmetiko naturalak, ardaoa… izango dira ikusi, probatu zein erosteko, 09:30etik 14:30ak ingurura arte. Bizkaia eta Gipuzkoako produktoreak hurreratu ohi dira gehienbat, Arabakorik ere izaten den arren. Durangaldean ere bada ekoizle ekologikorik, eta Elorrion izango ditugu.

Produktuon kalitatea nabarmendu du Elorrixa taldeko Alberto Sardonek: “Azokaren helburua, alternatiba baino beste aukera bat ematea da. Produktu ekologikoek badute bere lekua merkatuan, baina hori zabaltzea gura dugu”. Ildo berean, nabarmendu duenez, produktore ekologikoaren eta kontsumitzailearen arteko hartu-emana sustatu gura dute halako ekimenek.

Bestalde, aitatu dezagun argazki rallya ere antolatu dutela aurten bigarrenez. Argazki analogikoak baino ez dira onartuko, jakitera eman dutenez. Argazkiak ateratzeko gaia, berriz,ingurumena izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!