Gogoratu dutenez, iazko martxotik dihardute baldintza soziolaboralak hobetzea eskatzen, “horrela prekarietate egoerarekin amaitzeko”. Ildo horretan, diotenez, denbora guzti honetan Impacto eta Lan Garbia enpresengana eta Udalengana jo dute, baina, ez dute “inolako negoziazio motarik” izan “prekarietate” eta “ diskriminazio” egoera horrekin amaitu ahal izateko.Garbitasuneko langileek “lan baldintzak duin bihurtzeko eta ekiparazioa lortzeko” negoziazioak hastea eskatzen dute. Besteak beste, Osakidetzan, Gipuzkoako Aldundian, Irunen edota Hondarribian lortu dutela gogorarazi dute.