Jai giroan ospatu du Askapenak, asteburuan, Internazionalista Eguna

Anboto 2008ko eka. 16a, 16:32

Beste herrialde batzuetako errealitatea ezagutzeko aukera izan dute Elorrion, asteburuan. Goizean goizetik, jai giroan, ume zein helduentzako hainbat ekitaldi izan ziren Askapenak antolatuta; internazionalismoak, Palestinako errealitateak edo Israeli eta Coca-Cola-ri begirako boikotak bat egin zuten Internazionalista Egunean.

internazionalista_eguna.jpgBeste herrialde batzuetako errealitatea ezagutzeko aukera izan dute Elorrion, asteburuan. Goizean goizetik, jai giroan, ume zein helduentzako hainbat ekitaldi izan ziren Askapenak antolatuta; internazionalismoak, Palestinako errealitateak edo Israeli eta Coca-Cola-ri begirako boikotak bat egin zuten Internazionalista Egunean.

Euskal Herriari elkartasuna erakutsi dien lagunak ere izan zituzten gogoan; Irlanda, Kanada, Paris, Alemania, Italia, Madrileko… hainbat talde. Udaletxean harrera egin ondoren, besteak beste, 200 lagun batu zituen bazkaria eta manifestazioa ere egin zituzten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!