Asteak aurrera egin ahala normaltasunera bueltatu da Elorrio, astelehen arratsaldean botatako euri-jasaren eraginez hainbat garaje eta industriatan ura sartu ondoren.
Buskantz kalean sortu ziren arazo gehien. Hiru garajetan sartu zen ura. Era berean, kalea ordu bian itxi egin behar izan zuten, kalea urez gainezka jarri ondoren. Badaezpada, suhiltzaileak ere hurreratu ziren bertara. Egunotan sortutako kalteak konpondu guran jardun dute Buskantz kalean.
23,6 litro, 10 minutuan
Durangalde osoan igarri zen, oro har, euri zaparraden eragina, eta eskualdeko herri batzuetan erreken ur-emariak nabarmen gora egin zuen; gainezka egin zuen urak hainbat puntutan, baina urak ez zuen arazo larririk sortu. Elo
rrion ur-mailaren igoera ikusgarria izan zen. Euskalmet, euskal metereologia agentziako arduradunek jakin eragin dutenez, Urkiolako estazio metereologikoak 23,6 litro jaso zituen 10 minutuan.
Momentuko ekaitza izan zen, ez zen iraunkorra izan eta ez zen kalte larriagorik sortu.