Musikaire VIII. Azoka Kulturalarekin abiatuko da, zapatuan, ekainaren 21ean. Ohiko dendetan aurkitzen ez diren produktuak jarriko dituzte salgai 11:30etik 14:30era bitartean, eta, elizpean eta udaletxeko atarian jarriko dituzte aitzinako liburu, binilo eta mineralez betetako erakustokiak. Numismatika eta filateliarekin lotuta, txanpon eta seilurik ere ez da faltako.
Azken urteetan autoak ekarri ondoren, aurten, nobedade lez, antzinako 30 motor batuko dituen erakusketa izango da plazan; gehienak Gipuzkoatik etorriko diren arren, herriko motorren bat ere egongo da. Antolatzaileen berbetan, uda sasoiaren atarian eta Musikaire barruko azoka guztiz “errotuta” dago.