Hainbat ekitaldik osatuko dute, ekainaren 14an, zapatuan, Internazionalista Eguna. Udaletxeko pleno aretoan, 09:30ean, izango den ekitaldi instituzionalak hasiko du eguna.
Ondoren, Euskal Herria-Palestina haurrentzako txokoa izango da Gernikako Arbola plazako frontoian; 11:00etan izango da hori — eguraldiak lagundu ezean, Iturri kultur etxeko jolas aretoan izango da—.
Coca Colaren kontrako bertso-poteoa antolatu dute 13:00ean, eta, 14:30ean, berriz, bazkaltzeko hitzordua egin dute herri eskolako jantokian. Askapenak 20 urte argazki proiekzioa hasiko da 16:30ean eta, jarraian, A desalambrar bertso olerki musikatua entzuteko aukera ere izango dute bertaratuko direnek.
Herri eskolatik manifestazioak irtengo da 18:00etan, eta amaitzean ekitaldi politikoa hasiko da Arriola antzokian. Askapenak 20 urte! festarekin amaituko dute eguna hurreratuko direnek Ateneoan.