Telazko 6.000 poltsa inguru banatuko dituzte

Anboto 2008ko eka. 5a, 10:50

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dugu, gaur, ekainaren 5a, eta horren haritik Aste Berdea eratu dute eskualdean, Udal Talde 21en bitartez. Elorrion, herritarrak sentsibilizatu eta plastikozko poltsen erabilera txikitu guran ekimen berezia hasi dute.

Ingurumenaren Egunarekin bat eginda, gaur, Gernikako Arbola plazan telazko poltsak banatuko ditzute herritarren artean. Baita informazinoa ere. Hori 11:00etatik aurrera izango da.

Era berean, luze iraungo duen kanpainaren barruan,  merkatariak berriro erabiltzeko telazko poltsak banatzen hasi dira bezeroen artean. Horiek, berriro erabili ahal izateko, kanpainarekin bat egin duen edozein dendatan utzi daitezke behin erabilita. Ingurumen teknikari Ainhoa Morenoren berbetan, denetariko 60 bat komertziok egin dute bat.

Gainera, Elorrioko Merkatari Elkartearen eskutik (EME) erosketa-poltsa erabiltzen dutenez artean opariak zotz egingo dituzte. Zabortegietan plastiko kopurua ez eze, plastikoaren produkzioak ingurumenean eragindako kaltea txikitzea ere badu helburu ekimenak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!