Betsaidek atzo eta gaurko dantzariak batuko ditu

Anboto 2008ko mai. 29a, 12:29

Betsaide dantza taldea sortu zela 40 urte bete dira dagoeneko, eta urteurrena ospatzeko jaialdi berezia eratu dute zapaturako. Atzoko eta gaurko dantzariak elkartuko dira, herrian bertan ikuskizuna eskaintzeko.

Betsaide dantza taldea sortu zela 40 urte bete dira dagoeneko, eta urteurrena ospatzeko jaialdi berezia eratu dute zapaturako. Atzoko eta gaurko dantzariak elkartuko dira, herrian bertan ikuskizuna eskaintzeko.

Kiroldegiko frontoian elkartuko dira dantzari guztiak, eta 12.00etan abiatuko dira kalejiran. Alardea 13:00etan hasiko dute, jakin eragin duten moduan. Mutilek hasiko dute dantza erakustaldia, gero neskei lekua eginez. Txikienen saioa izango da hurrengoa. Fandangoa eta Arin-arina dantzatzeko guztiak plazara atera aurretik, berriz, dantzari nagusiek eskainiko dute saioa.

Urte hasikeran jarri zen hartu-emanetan Betsaide urte hauetan guztietan dantzari izan diren guztiekin.  “Egun honetan dantza egiteko prest ote zeuden jakiteko jarri ginen hartu-emanetan. Azkenean, bai mutilen bai nesken taldeak sortu dira eta pozik gaude”, dio orain dela 12 urte inguru dantza taldean hasi eta gaur egun begirale diharduen Irenek. Eguna “berezia” eta “arraroa” izango dela uste du, eta denak ondo ateratzea espero.

Gaur egun 100 bat neska-mutikok dihardu Betsaide dantza taldean. Iturri kultur etxean dute entseguetarako lekua, eta ordutegiekin ondo moldatzen direla adierazi du Irenek.

Bazkaltzeko elkartuko dira 15:00etan, plazako frontoian, dantzari guztiak —eguraldiak laguntzen ez badu eskolako jantokian— eta arratsaldean erromeria izango dute plazan. Luhartz  taldeak jardungo du giroa berotzen 18:00etatik aurrera.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!