Hainbat kaleren egoera hobetzeko 272.000 euro

Anboto 2008ko mai. 21a, 13:23

Herriko hainbat kaleren egoera hobetu guran, 272.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak. Alde Zaharreko zenbait kaletan tratamendu berezia eman gura dute; baita asfaltatze lanak egin ere beste zenbait kaletan. Azken lan horietara bideratuko da diru gehien: 204.000 euro, hain zuzen ere. Kreditu erantsiaren bitartez egin die aurre lanoi.

Kondekua, Amilleta eta San Roke kaleetan emandako tratamendu berezia emango dute Elvira Iñurrieta, Don Tello eta Arriola musikaria kaleetan ere: harriaren garbiketarako tratamendua, likaren kontrakoa eta laban ez egitekoa. Uztailerako izan gura dituzte amaituta, Niko Moreno alkatearen berbetan, eta 68.000 euro erabiliko dituzte. Sortzez Garbiaren Basilikako hormetako eta frontoiko harmailetako pintadak ere garbituko dituzte.

Besteak beste, Betsaide kalea (industrigunera doana), Montorrosteko sarrera, Ibarra kalea (Berrizko bidegurutzetik Labakuaraino) eta Berrio auzoko bideak ere asfaltatuko ditu Udalak. Lan guztiak batera jarriko dituzte enkantean, alkateak esan duenez.

Greyhoundekin haustura

Bestalde, Greyhound enpresak eroandako Esteibarlanda, Labakua eta Urarka kaleen arteko egokitze-lanen likidazioa onartu du aho batez udalbatzarrak; 379.800 euroan likidatu dituzte. Aurreko legealdian 635.000 euroan eman zizkien enpresari lanok.

Hainbat prezio kontrajarri ere batu dira —27. 000 euro—. Enpresak 180.000 euro inguru eskatu zituen prezio kontrajarri lez: “Batzuk onartu dira, baina, beste batzuk ez. Lan batzuen moldaketa eta materia hobekuntzak arrazoitu dituzte, obraren zuzendaritza teknikoak ez eskatu ez baimendu ere egin ez zituenak”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!