Hiri-antolamendurako Plan Orokorra zehazteko eztabaida eta parte hartze prozesua abituko du Udalak. Denon artean lelopean berbaldi zikloa eratu dute eta ekainean herritarren parte-hartzearekin lau mahai tematiko antolatuko ditu; hiri mugikortasuna, ekipamendu eta zerbitzu publikoak, ingurumena eta jasangarritasuna eta hiri eredua aztertuko dituzte.
Urrira arte luzatzea aurreikusi du alkate Niko Morenok: “Herritarren iritzi eta ekarpenak jaso gura ditugu, gero lan-teknikoa daroan taldeak plan orokorrerako proposamenean uztartzeko”. Abenduan izan gura dute lehenengo agiri hori.
Urbanismo medieval de la villa de Elorrio (Dona Gil, filosofia eta letretan lizentziatua, delineatzailea eta Gerediagako kidea) izango da hilaren 21eko berbaldia, biharamunekoa, berriz, Historia y actualidad de las barriadas y caserios de Elorrio (Alberto Santana, arkitektutaren historialaria eta Artearen Historia irakaslea UHUNen), eta, maiatzaren 27koa Elorrioko ondare arkitektonikoa Aro Modernoan (Igor Basterretxea geografia eta historian lizentziatu eta doktorea). Hainbat eragilek herriko merkataritza, industria, hirigintza eta giza-harremanen azken hamarkadetako bilakaeraz jardungo dute hilaren 30ean.
Iturriko areto nagusian izango dira denak, 20:00etan.