Ez du aurrera egin ‘mozio etikoak’

Anboto 2008ko mai. 15a, 14:03

Ez du aurrera egin EAJk eta PSE-EEk aurkeztu eta batutako puntuak ez onartzeagatik dimisioa eskatzen duen ‘mozino etikoak’. Hori beharrean, Txaber Igarza zinegotziak autodeterminazio eta lurraldetasun eskubidea aldarrikatuz proposatutakoa onartu dute.

Ez du aurrera egin EAJk eta PSE-EEk aurkeztu eta batutako puntuak ez onartzeagatik dimisioa eskatzen duen ‘mozino etikoak’. Hori beharrean, Txaber Igarza zinegotziak autodeterminazio eta lurraldetasun eskubidea aldarrikatuz aurkeztutakoa onartu dute.

Atzo, aretoa bete zuen batzarrean eta aurretik tentsio uneak izan ziren. Hainbat Ertzain zegoen plazan, eta batzarra amaituta aretotik irtendako hainbat herritar ere batu zen. EAJko zinegotziak irtetean tentsioa areagotu eta Ertzaintza herritarren kontra oldartu zen. Txema Rivas atxilotu zuten, borraz jo, lurrera bota eta ostikadak eman ondoren.

EAJk —ordezkari bat falta zen— eta PSE-EEk baino ez zuten eurek adostutako proposamena babestu. Kontra egin zuten Gobernu Taldeko zinegotziek eta Elorrioko ELORRIO_MOZIETIKOAK.jpgHerritarren Aukerako (EHA) zinegotzia abstenitu egin zen. Horrek ere aurkeztu zuen aurrera egin ez zuen mozioa; Gobernu Taldearen abstentzioa eta EAJ eta PSE-EEren kontrako botoa jaso zituen. Salbuespen egoera salatuz hainbat herritar batu zen aretoan, baita zinegotzi sozialistari elkartasuna adieraztera joandako Durangaldeko eta Bizkaiko ordezkaritza politikoa.

Bateko eta bestekoak

“Koherentzia demokratikorako jardueratzat” jo zuen mozioa Mª Carmen Muñoz sozialistak: “Zer gutxiago biziarekiko errespetua eta ideia demokratiko denak onartzea baino”; ETAri “armak utzi eta euskal gizarteari entzutea” eskatu zion. EAJko Ana Otaduik pertsona guztien “oinarrizko eskubideak errespetatu beharra” arrazoitu zuen; “bizitzeko eskubidea errespetatu ezik ez dago elkarbizitzarik”. Hauteskundeetan boto gehien izan zituena errespetatuz udal gobernabilitatearen aldeko apustuari eutsiko diela ere esan zuen.

Gobernu Taldeko zinegotzi Txaber Igarzak defendatutako mozioak “dimisio eskaerak, zentsura mozioak eta,oro har, ezker abertzalea baztertzeko estrategiaren barruan diren ekimenek gatazka konpontzeko” ez dutela balio batzen du. Ildo horretan, “Euskal Herriak nozitzen duen gatazkaren konponbiderako gakoak lurraldetasun eta autodeterminazioari dagokien auziak konponduko” dituela nabarmendu zuen Igarzak, erabakitzeko eskubidea eta proiektu politiko guztiak aukera berdintasunean lehiatzeko eskubidea ere aitatuz. Lege bereziak, ilegalizazioak, epaiketa “bidegabekoak” eta torturak aitatu zituen EAJk eta PSE-EEk “etika leziorik” ematerik ez dutela esateko.

EHAk mozioan, “edozein zeinuko indarkeriaren kontra” daudela nabarmendu zuen Igarzak, eta “arazo politikoak konpontzeko bide politikoak, demokratikoak eta elkarrizketa bakarrik” direla onartzekoak. Giza eskubideen defentsa nabarmendu zuen.

MOZINOETIKO_ATXILOTUA.jpgHerritar batek ere hartu zuen berba gertaerak salatzeko, eta EAJkoei esan zien alkatea atxilotuz gero “erantzule zuzenak” izango direla. “Lotsarik eza” leporatu zioten. Sozialistari, berriz, “probokatzeko eta herriaren alde ezer ez egiteko” dagoela. Berba hartzen azkena Niko Moreno alkatea izan zen: “herritarrek irtenbideak eskatzen dizkigute, guztion proiektuek aukera izan dezaten arduraz jokatzea. Ez dut uste arduraz eta zuhurtziaz jokatu duzuenik oraingoan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!