Lanuzteak egin dituzte Ductilor-en

Anboto 2008ko api. 30a, 15:07

Enpresa Komiteak deituta, txanda bakoitzean lau orduko lanuztea egin zuten beharginek, eguaztenean,Ductilor enpresan, izandako lan istripuaren aurrean zuzendaritzaren jarrera salatzeko.

Enpresa Komiteak deituta, txanda bakoitzean lau orduko lanuztea egin zuten beharginek, eguaztenean,Ductilor enpresan, izandako lan istripuaren aurrean zuzendaritzaren jarrera salatzeko.

Apirilaren 22an, Angel Roy beharginak lan istripua izan zuen, ondorioz, esku bat galduz. Gertaera horren aurrean, argintza sailean eta, oro har, enpresan izandako jarrera salatu gura izan dute, ELA sindikatuko metaleko ordezkariek azaldu dutenez. Enpresa istripuaren “erantzule” dela deritze.

Sindikatukoen berbetan, “enpresak aginduta, lan eta produkzio erritmo guztiz gehiegizkoak eta ez proportzionalak” jasan behar dituzte langileek argintza sailean. Royk istripua izan zuen sail horretan,  “ohiko praktika” izan da, salatu dutenez, “produkzio erritmoa jarraitzeari uko egin edo jarraitu ezin zuten langileak lanpostuz aldatzea; beste batzuk kaleratu ere egin dituzte”.

Orain dela lau urtetik behin-behineko langile izandakoak “zegokiona makina gelditzea eta prebentzio prozedimendua jarraitzea zen arren, matxuratutako makinan sartu zuen eskua”, ELAk adierazi duenez. “Momentu horretan, langileak hesi optiko bat igaro zuen arren, makina ez zen guztiz gelditu eta eskua harrapatu zion”. Diotenez, “oinarrizko mailan arriskua ebaluatu zen arren, arrisku zehatzak ebaluatu gabe zeuden eta daude. Ondorioz, langileei ez zaie arrisku zehatzen gaineko formaziorik eman”, salatu dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!