Plan Orokorrean laguntzeko aukera

Anboto 2008ko api. 24a, 15:01

Hiri-ordenazioko Plangintza Orokorrerako Aholku Batzordean parte hartzeko eskabide-epea zabaldu berri du Udalak. Eskabideak udaletxeko erregistroan aurkeztu daitezke, maiatzaren 14ra bitartean. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek.

Aholku Batzordearen eginbeharra izango da, besteak beste, Udalak edo Bizkaiko Foru Aldundiak udalerrira begira duten planeamendu orokorraren azterlan, egitarau, jarraibide eta jardunbideen barri izatea; eta, aldi berean, plangintza egiten laguntzeko lotesleak ez diren proposamenak eta aukerak aurkeztea, argitu dutenaren arabera.

Gehienez 20 kide izango ditu batzordeak. Talde politiko bakoitzak ordezkari bana izango du (lau, guztira); gainerako kideak legez eratutako elkarte eta entitateen ordezkariak izango dira: sindikatu, elkarte, ikastetxe eta Tokiko Agenda 21ean parte hartzen duten enpresarien bidez osatuko da batzordea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!