Aita Ramoni omenaldia egingo die Lourdesko Ama ikastetxean, “urteetako lana eskertzeko”

Anboto 2008ko api. 18a, 10:13

Eskubaloi jaia antolatu dute astebururako Lourdesko Ama ikastetxean. Guraso Elkartearen ekimenez eratu da jaialdia eta, urteetan egindako lana aintzat hartuz, Aita Ramoni omenaldia eskaini gura izan die. Halaxe azaldu dute eskolako gurasoek. Apirilaren 20an, domekan, jarri dute hitzordua ikastetxean bertan.

Nesken eskubaloiaren sustapenean “aitzindari” izan delako egingo dio Lourdesko Ama ikastatetxeko Guraso Elkarteak omenaldia Aita Ramoni, urteetan entrenatzaile zereginetan egindako lana eskertu guran ez eze. “Zelanbait, kirolaren garrantzia, ohitura osasuntsuak, balore positiboak eta kirolerako nesken gaitasunekiko konfidantza transmitituz” egindako lana nabarmendu gura izan dute.

Aitatu dugun moduan, domekan, izango dute eskubaloi jaia ikastetxean. Antzinako eta gaurko “izarren” arteko eskubaloi partidua hasiko da 10:30ean eta, ondoren, 12:00etan, meza izango da. Luntx baten inguruan elkartuko dira ikasle, guraso zein irakasle, 13:30ean. Parte hartzeko gonbita ikastetxeko familiei eta Elorrioko eskubaloi-jokalari guztiei zabaldu gura izan die antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!