Jendez bete zen Txintxirri 40. urteurreneko jaialdian

Anboto 2008ko api. 21a, 14:41

ainbat lagun batu zen Txintxirri ikastolak joan zen domekan ospatutako 40. urteurreneko ekitaldian. Lehengo eta oraingo ikasle eta gurasoak, langileak, irakasleak, lagunak… Ikastolak egindako bidea ekarri zuten guztiek gogora, jai giroan.

txintxirri_omenaldia.jpgHainbat lagun batu zen Txintxirri ikastolak joan zen domekan ospatutako 40. urteurreneko ekitaldian. Lehengo eta oraingo ikasle eta gurasoak, langileak, irakasleak, lagunak… Ikastolak egindako bidea ekarri zuten guztiek gogora, jai giroan.

Misionerek utzitako lokalean, haur eskolako gelan, eman zituzten lehenengo pausoak Txintxirrik, 1968ko urtarrilaren 12an. Eta lehenengo ikasturte hartako ikasle eta gurasoak omendu dituzte aurten, 40 urte bete diren honetan. Urte horietako guztietako argazkiak ikusteko aukera ere izan zuten jaialdira hurreratu ziren lagunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!