Bideratu dute PSE-EEk eta EAJk adostutako mozioa

Anboto 2008ko api. 17a, 10:46

Asteon erregistratu dute PSE-EEk eta EAJk adostutako mozioa. Agiriaren arabera, mozioak jasotzen dituen puntuekin bat ez datozen udal arduradunen dimisioa eskatuko dute. EAEk alkatetza daukan udaletan aurkeztuko dute mozio hori.

Asteon erregistratu dute PSE-EEk eta EAJk adostutako mozioa. Agiriaren arabera, mozioak jasotzen dituen puntuekin bat ez datozen udal arduradunen dimisioa eskatuko dute. EAEk alkatetza daukan udaletan aurkeztuko dute mozio hori.

EAJ eta PSE-EEk berdindu egingo luke EAEren zinegotzi kopurua, eta EHA Elorrioko Herritarren Aukerako zinegotzi bakarrak, Jose Antonio Alkortak erabakiko luke mozioarekin aurrera egin ala ez. Oraindino taldeak erabakirik ez duela hartu dio Alkortak. Niko Moreno alkateak ez du adierazpenik egin gura izan.

Mª Carmen Muñoz zinegotzi sozialistaren arabera, “eskubide oinarrizkoenen” defentsa egiten dute, “aniztasuna eta pluralitatea” aitortuz. Konpromiso “garbi” eta “kontsekuentea” eskatzen du mozioak honako gaietan: “Giza duintasunaren errespetua eta bizitzarako eskubidea izan daitezela eskubide guztien eta askatasunaren oinarri; pertsona guztien giza eskubideak defendatu eta errespetatu ezean, hori arbuiatzea; eta, aniztasun politiko, sozial, ideologiko eta identitarioa onartzea eta bermatzea”.

Era berean, “esklusiboki bide politiko, demokratiko eta elkarrizketatuaren aldeko apustua egitea” ere eskatzen dute; “eta, ondorioz, indarkeriaren erabileraren aurka agertzea eta gaitzestea, baita posizio politikoak defendatzeagatik edo prozesu politikoak hondatzeko mehatxu egiteko erabiltzen denean ere”.

“ETAren ekintza terroristak, azken atentatu hilgarriak eta azken komunikatuan adierazitako mehatxuak” printzipio horiek urratzen dituela onartzea eta puntuokin ados ez datozen udal arduradunen dimisioa ere eskatzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!