Bertotik bideratuko dute dirua baita beste hainbat inbertsiori aurre egiteko ere: besteak beste, ibilgailuak sartzea galarazteko zutoinak jarriko dituzte eta Hiri-ordenazioko Plangintza Orokorrerako lanak kontratatuko dituzte. Denera, 392.000 euro inguru bideratuko dituzte altxortegiko geldikinetik. Udalbatzarrak aho batez hartu du erabakia.

Aitatu dugun moduan Hiri-ordenazioko Plangintza Orokorrerako lanak kontratatzeko 110.000 euro bideratuko ditu Udalak eta Alde Zaharreko hainbat puntutan zutoinak jarriko dituzte ibilgailuak pasatzea galarazi guran. Erreka, San Pio, Musiko Arriola eta Urarka kaleetan jarriko dira, Abadetxera doan aldapan ez eze, eta horretarako 75.000 euro erabiliko dituzte.
Horrezaz gainera, kale-garbitzeko makina berria erostera bideratuko dituzte 134.000 euro eta kiroldegian inbertsioak egitera 16.400 euro. Bestalde, udal biltegi moduan erabiltzeko Jolasleku alokatuko du Udalak (6.200 euro urtean).