Kultur Etxera sartzeko giltza elektronikoa

Anboto 2008ko api. 8a, 13:21

Iturri kultur etxeko erabiltzaile izango diren herriko elkarteek e-buttona –giltz elektronikoa– izango dute ohiko ordutegiaz kanpora kultur azpiegituran sartu ahal izateko.

Iturri kultur etxeko erabiltzaile izango diren herriko elkarteek e-buttona –giltz elektronikoa– izango dute ohiko ordutegiaz kanpora kultur azpiegituran sartu ahal izateko.

Horixe izan da onartutako araudi berriak batutako aldaketetariko bat. “Askatasun handiagoa” eman gura izan diete kultur taldeei neurri berriarekin, Niko Moreno alkateak azaldu izan duenez. Txip modukoa da, zerraileko sistema elektronikoaren kontra jarriz gero atea zabaltzeko aukera ematen duena. Udalak 12.000 euro bideratu ditu horretarako.

Kultur etxearen ordutegitik  kanpora garatzen diren jardueratarako azpiegitura erabiltzeko aukera eskaintzen die sistema berriak kultur elkarteei. Hala ere, Udalarentzat “kontrolerako sistema” ere bada, mugimendu guztiak grabatuta geratzen dira-eta. Kultur etxea zabalik dagoenean giltza ez da beharrezkoa, “lokal guztiak beheko ordenagailutik zabaldu eta uzten direlako”. Ordutegitik kanpora diharduten taldeek erabiliko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!