‘Udalbarri’ berreskuratu du Udalak

Anboto 2008ko api. 3a, 11:44

Udaleko gaien barri eman guran Udalbarri aldizkaria —euskara eta gaztelerazkoa— berreskuratu du Udalak, azken urteotako formulak informazioa zabaltzeko beharrak ez zituela asetzen iritzita.

Udaleko gaien barri eman guran Udalbarri aldizkaria —euskara eta gaztelerazkoa— berreskuratu du Udalak, azken urteotako formulak informazioa zabaltzeko beharrak ez zituela asetzen iritzita.

Asteon kaleratuko dute zenbaki berria (3.000 ale) 12 orrirekin; etorkizunean kopurua gehitzea aurreikusi dute, “herriko talde eragileek ere parte hartzeko aukera izateko”. Urtean 15.000 euro bideratuko ditu horretara Udalak, Niko Moreno alkateak azaldu duen moduan.

Hiru hilean behin kaleratuko dute aldizkaria: urtean lau ale; gaiak horrela eskatuz gero bereziak ere aurreikusi dituzte.

Editoriala eta herritarrentzako zabalik egongo den orria be batuko ditu Udalbarrik; udal taldeek ere izango dute lekua. “Herritarrekiko feed-back tresna izatea gura dugu”, Morenoren berbetan, eta urte honetan bertan interneten ere ipintzea. “Ezker Abertzalearen ekimena bakarrik izaterik ez dugu gura, etorkizunean Gobernu Taldean dagoenak proiektuari eustea gura dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!