Plan orokorraren arduraduna aukeratu dute

Anboto 2008ko mar. 27a, 11:01

Hiri Ordenaziorako Udal Planeamendu Orokorra garatzeko lanen ardura Juan Ramon Lombera Garcia arkitektoari eman dio Udalak.

Hiri Ordenaziorako Udal Planeamendu Orokorra garatzeko lanen ardura Juan Ramon Lombera Garcia arkitektoari eman dio Udalak.

Behin-behinekoan onartutako espediente administratiboa eta horrekin lotutako agiriak aztertuko ditu Lomberak, eta baita aurkeztutako alegazioak ere; guztira, 389 –horietatik 251 herritarren parte-hartze eskubidearekin lotutakoak dira –. Agiri guztiak aztertzeko 14 asteko epea izango du. Lan horretarako 27.500 euroko aurrekontua zehaztu dute.

Bitarte horretan, herritarren parte-hartzerako prozesua jarriko du martxan Udalak. Horrela azaldu du Niko Moreno alkateak, eta bertan jasotako ondorio eta proposamenak Hiri Ordenazioko Udal Planeamendu Orokorrerako proposamenean bateratuko dituzte, udal arduradun nagusiak gaineratu duen moduan. Hiri Ordenazioko Udal Planeamendu Orokorraren behin-behineko eta Pulla-Azakarretako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenak iazko uztailean indargabetu zituen udalbatzarrak. Berriro aztertuko da guztia orain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!