Institutuak bultzatutako elkartruke programaren bitartez, Alemaniako 50 bat ikasle izan dira Elorrion egunotan.
Bertako ikasleen etxeetan hartu dituzte eta Durangaldea ez eze, Gernika eta Bilbo ezagutzeko aukera ere izan dute, besteak beste. Apirilaren 19an joango dira Elorriotik Ausburgera.