Euskararen erabilera neurtuko dute herrian

Anboto 2008ko mar. 12a, 14:47

Euskararen kale erabileraren neurketa egingo dute herrian. Horretarako ardura Soziolinguistika Klusterrari ematea adostu du Udalak eta, denera, 4.4.31 euroko aurrekontua izango dute.

Euskararen kale erabileraren neurketa egingo dute herrian. Horretarako ardura Soziolinguistika Klusterrari ematea adostu du Udalak eta, denera, 4.4.31 euroko aurrekontua izango dute.

Hala jakin eragin du Niko Moreno alkateak. “Kalean euskara zer neurritan eta zer egoeratan egiten den aztertuko dute. Adinka neurtuko dute, baita ere, esaterako, umeekin egonda erabilera hori aldatzen ote den”. Neurketarekin noiz hasiko diren zehazterik ez du izan udal arduradun nagusiak, hala ere, epe laburrean hasiko direla aurreratu du.

Orain bost urte egin zen Elorrion euskararen kale erabileraren azken neurketa. 2001ean egindako neurketaren jarraipena izan zen 2003an egindakoa. Sei neurtzailek 10 ordutan zehar 1.879 —biztanleriaren %26— ekintza linguistiko jaso zituzten: Euskararen erabilera %36,08koa zen; erdararen erabilera %63,92koa. Aurreko ikerketarekin alderatuz gero, %0,78ko igoera “esanguratsua” ondorioztatu zuten, “batetik, epea laburra delako eta, bestetik, %30eko erabilera-tasatik gorako aldaketak oso astiro azaltzen direlako”.

Olioa batzeko egun gehiago

Bestalde, etxeko olioa batzeko zerbitzua zabaldu du Udalak. Hileko azken barikuetan ez eze, hileko bigarren zapatuetan ere batuko dute olioa. Esteibarlandara hurreratu daiteke 09:00etatik 11:00etara bitartean, eta Nizeto Urkizu kalera 11:00etatik 13:00ak bitartean. Herritarren aldetik izandako eskaerari erantzun gura izan diote udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!