APSri eman dio isunak kudeatzeko ardura Udalak

Anboto 2008ko mar. 3a, 13:10

APS (Prozedura Zigortzailetarako Aholkularitza) enpresa arduratuko da jarritako isunen tramitazio osoaz Elorrion.

APS (Prozedura Zigortzailetarako Aholkularitza) enpresa arduratuko da jarritako isunen tramitazio osoaz Elorrion.

Izan ere, Udalak enpresa horri eman dio mugikortasun eta bideko segurtasun programaren eta bideko disziplinarik ezaren ondoriozko zigor prozeduren jarraipen eta kudeaketa osoa egiteko lankidetza eta laguntza teknikorako ardura.

Udal ordenantza egituratuta eta onartuta dauka Udalak: “Lehenengo pausoa izan zen hori. Orain, isunen kudeaketa bideratzeko pausoa eman dugu. Horretarako akordioa lotu dugu APS enpresarekin”, halaxe azaldu digu Niko Moreno herriko alkateak. Orain arte, Jaurlaritzak izan du ardura hori, Ertzaintzaren bitartez; 2008ko urtarrilaren 1etik, berriz, udal bakoitzaren esku geratu da isunen tramitazioa.

Udalarentzat %42

Udaltzaingoak jarriko ditu isunak, baina ondorengo isunen kudeaketa osoa APS enpresak eroango du —kobrantza, errekurtsoak…—, Morenok argitu dauen moduan. Lotutako akordioaren arabera, isunen bitartez kobratutakoaren %58 jasoko du APS enpresak; Udalak, berriz, %42. Orain arte Jaurlaritzak isunen bitartez kobratutako %100 jasotzen zuen. Urtarrilaren 1etik hona isunak jarri dituzten arren ez dira tramitatu. Orain, horien tramitazioarekin hasiko da APS, alkateak argitu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!