Aramiñoko ur-hornidura sareko lanak enkantean

Anboto 2008ko mar. 4a, 13:08

Aramiño auzoko ur-hornidura sarea egiteko lanak enkante publikoan jarri ditu Udalak.

Aramiño auzoko ur-hornidura sarea egiteko lanak enkante publikoan jarri ditu Udalak.

Niko Moreno alkateak argitu duen moduan, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin batera landutako plangintzak (10 urtera begirakoa) aurten garatzeko egitasmo bi batzen ditu: Argiñetako ur-biltegitik herrigunerako hodia berriztatzea eta Aramiñora ura eroatea. Azken lan hori enkantean hartzeko eskaintza egin dute, 100.000 euro.

Egitasmoa Ur Partzuergoak egin du (Udalsarearen bitartez), eta obren zuzendaritza ere eroango du. Udalak inbertsioari egingo dio aurre. Hala ere, Bizkaiko Aldunditik %40ko diru-laguntza jasoko dute, alkatearen berbetan. Ura San Lorentzoko biltegitik eroango dute (800 m-ko hodia ipiniko dute). Aramiñon 5-6 baserri daude (tartean, nekazalturismo bat).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!