Iturrirako araudi berria onartu du udalbatzarrak

Anboto 2008ko ots. 28a, 12:56

Iturri kultur etxeko araudi berria onartu du udalbatzarrak. PSE-EE bakarrik agertu da kontra.

Iturri kultur etxeko araudi berria onartu du udalbatzarrak. PSE-EE bakarrik agertu da kontra.

Gaztetxeak jarduera egitasmorik aurkeztu duen galdetu du PSE-EEk, nabarmenduz Gobernu Taldea “sektore batzuk arau batzuen barruan sartzeko gai ez” dela. Gainerako elkarteei moduan jarduera egitasmoa Udalarekin ituna sinatzerako orduan eskatuko dela gogorarazi du Kristina Sierra kultura zinegotziak.

PSE-EErekin bat egin du EAJk araudiak “aldaketa nabarmenik” izan ez duela esatean, argituz “sasoiei eta taldeen beharrizanei erantzuten” diela. Aurreko araudiaren alde ere egin zutela gogoratu du EAJk eta “inposaketarik” izan zenik ukatu. Gobernu Taldearen berbetan, berriz, “aurreko araudiaren eduki politik guztia kendu zaio berriari, etxe baten erabilerarako araudia osatuz eta ez tresna politiko bat”. EAJk ere kultura tresna politikoa izan ez dadin gura duela berretsi du.

Niko Moreno alkatearen berbetan “askatasuna” ematea eta “ahalik eta erabilera normal eta zabalena izatea” gura izan da araudi berriarekin. Ordutegia eta baimen-erregimena zabaldu du araudiak; era berean, sarrera mugatua bermatzeko giltza elektronikodun sistema jarri da: “ziurtasunaren eta malgutasunaren arteko oreka lortuz”.
.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!