Greyhound enpresarekin duen kontratuaren suntsiarazpena hasi gura du Udalak

Anboto 2008ko ots. 26a, 19:57

Urarka, Ibarra,Labakua eta Esteibarlanda kaleak batzen dituen plazaren atontze lanetarako Udalak Greuhound enpresarekin daukan kontratuaren suntsiarazpena egitea erabaki du Gobernu Taldeak. Urgentzia bidez udalbatzarrera eroango dute gaia, bihar, otsailaren 27an, eta gainerako udal taldeek “erabakiari babesa emateko zalantzarik ez dutela izango” uste du Niko Moreno alkateak.

Urarka, Ibarra,Labakua eta Esteibarlanda kaleak batzen dituen plazaren atontze lanetarako Udalak Greuhound enpresarekin daukan kontratuaren suntsiarazpena egitea erabaki du Gobernu Taldeak. Urgentzia bidez udalbatzarrera eroango dute gaia, bihar, otsailaren 27an, eta gainerako udal taldeek “erabakiari babesa emateko zalantzarik ez dutela izango” uste du Niko Moreno alkateak.

Aitatu dezagun lan horien atzerapena dela-eta zehapen-espedientea zabaldu zuela enpresaren kontra Udalak, udalbatzarrak aho batez onartu ondoren. Beharrak joan zen azaroaren 30erako izan behar ziren gertu eta oraindino ez dagoz amaituta.

Enpresaren jarrerari “lotsagarria” eta “iraingarria” deritzo Niko Moreno alkateak: Hilabete pasatuta dihardute behargin batekin; obra ia geratuta. Adarra jotzen dihardute”. Udal arduradunekin izandako azken batzarrean enpresak eskatutako dirua ematea eskatu dio Udalari. Morenok azaldu duenez, “negoziatzea ere ez dute onartu eta diru guztia eman ezean lanekin aurrera egingo ez dutela esan digute. Obraren atzerapenagatiko isuna negoziatzea ere eskatu dute, onartu ezin duguna”.

Horren aurrean erabaki dute kontratuaren suntsiarazpena hastea. Hilabetean tramitea bideratzea itxaroten dute eta beste enpresa bat kontratatu ahal izatea albait arinen lanak amaitzeko. Exekutatu gabeko diru-atalak erabiliz adjudikazio zuzena egitea dauka Udalak.

Morenok azaldu duenez, enpresak beheranzko lizitazioa egin zuen, eta “gero arazoak etorri dira”: “Diru-atal batzuk ezin izan dituzte lotu eta diru eske etorri dira. Izan daiteke esan duten moduan diru galtzen egotea, baina, hori ez da Udalaren arazoa. Enpresak aurrekontu bat aurkeztu zuen eta horregatik ere puntuak lortu zituzten lanak eskuratzeko orduan”. Morenok azaldu duenez, Udalak egitasmotik kanpo sortu diren bestelako zenbait gastu ordaindu dizkio enpresari.

Zehapen-espedientea

Alkateak nabarmendu du enpresak egindako lana baino ez duela kobratuko. Era berean, gaineratu du aurrera doala abenduan hasi zuen zehapen-espedientea zabaltzeko prozesua — atzeratutako egun bakoitzeko 127 euro ordaindu behar ditu enpresak—. “Horrezaz gainera, atzerapenekin lotutako obra zuzendaritzaren luzapenaren gastuak ere euren kargu izan behar direla uste dugu”. Udalak kalte-galerak eskatzea ere aztertuko du, Morenok aurreratu duenez.
Akordio batera ailegatzen saiatu direla esan du alkateak, baina, enpresak bere planteamenduei eutsi gura izan diela: “lanak amaitzeko ez da asko geratzen da, baina, obra amaitzea behar da.

Aurreko legealdian eman ziren lanok berdeguneak, umeentzako jolasgunea eta aparkalekuak batzen zituzten, denera, 5.000 metro koadroan eraginez. Horretarako 635.000 euroko aurrekontua zehaztu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!