Iturri kultur etxerako araudi berria udalbatzarrera

Anboto 2008ko ots. 26a, 19:50

“Iturriko erabiltzaile izango diren taldeen adostasuna ez eze talde politikoena ere” lortu duen araudi berria landu dute, Niko Moreno alkateak azaldu duenez. Bihar, otsailaren 27an, udalbatzarrean eztabaidatuko dute.

“Iturriko erabiltzaile izango diren taldeen adostasuna ez eze talde politikoena ere” lortu duen araudi berria landu dute, Niko Moreno alkateak azaldu duenez. Bihar, otsailaren 27an, udalbatzarrean eztabaidatuko dute.

Dagoeneko herriko ia talde guztiak dagoz Iturri kultur etxean, herriko alkateak azaldu duenez eta “normaltasunez” funtzionatzen du: “nolabaiteko limbo bat egon da, baina, ez da ezelango arazorik sortu”. Lan-taldeak ere badihardu bertan 09:00etatik 22:00etara zerbitzua bermatuz. Orain, baina, “dagokion marko juridiko hori” emango die, Morenok argitu duen moduan.

Ordutegi zabalagoa eta baimen-erregimena zabaldu du araudi berriak alkateak azaldu duenez: “Oro har zabalagoa da araudi berria. Izan ere, zapatu eta domekan kultur azpiegitura itxita zegoen aurreko araudiaren arabera. Horrek hainbat arazo sortu zituen”. Bestalde, sarrera mugatua bermatzeko giltza elektroniko batekin jarduteko sistema jarri da martxan: “ziurtasunaren eta malgutasunaren arteko oreka lortu da”. Aurretik, dena teknikariaren ardurapean geratzen zen.

Morenoren berbetan, “askatasun” ematea izan da helburua eta kultur etxeak “ahalik eta erabilera normal eta zabalena izatea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!