Gaztetxeak 20. urteurrena ospatuko du asteburuan

Anboto 2008ko ots. 21a, 13:02

Gaztetxea sortu zela 20 urte bete dira dagoeneko, eta urteurrena ospatzeko makina bat ekitaldi eratu dituzte gazteek zapaturako, otsailaren 23rako. Musika, kirol jarduerak, bazkaria eta omenaldia izango dira, besteren artean, zapatuko urteurren jaialdian.

Freestyle eta tirolina egiteko aukera ez eze, malabare gunea eta tailerrak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara, Gernikako Arbola plazan (euria bada, Kiroldegian). Trikipoteoa hasiko dute jarraian, eta 14:30ean omenaldia izango da San Josen.

Eskolako jantokian elkartuko dira 15:00etan, bazkaltzeko. Orkestra taldearekin kalejira egingo dute arratsaldean, eta ondoren  argazkia ateratzeko batuko dira. Gau giroa, Inoreneroni, Street Girls eta Acido C taldeek berotuko dute; 22:30ean izango da hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!