Eroskik datuak prozesatzeko zentroa inauguratu du

Anboto 2008ko ots. 13a, 10:54

Geminis izeneko datuak prozesatzeko zentro berria inauguratu du Eroskik Elorrion. Enpresan sortutako informazio guztia bideratzeko, antolatzeko eta prozesatzeko balioko du horrek, eta zortzi milioi euroko inbertsioa eskatu du. Informazio teknologien aldeko apustua da Eroskik egindakoa.

Geminisek eskainitako zerbitzuaren gakoa potentzia eta azkartasuna dira: “Gai izango da, esaterako, Ceutatik txartelarekin egindako ordainketa bat hiru segunduan kudeatzeko”. Denbora horretan, transakzioa salmenta puntuko irakurgailutik entitatearen txartelak baimentzeko zentro batera pasatuko da eta gero berriro salmenta puntura. Punta-puntako teknologiaz hornitutako zentroak 2.500 metro koadroko eraikinean—ekipo informatikoen gelak 850 m2 ditu— dauka lekua, Eroskiren egoitzatik gertu.

Garrantzia berezia eman die segurtasunari, prebentzioari eta energia hornitzeari: “Segurtasunari dagokionez, zentrootan ohikoa den lez, hainbat segurtasun gune ditu eraikinak, bakoitzean egingo den erabileraren arabera”. Suteak antzemateko sistema berritzailea dauka, eta energia horniketa puntu bitik egingo dute, inoiz hutsik egin ez dezan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!