Bide publikoak kontsultatzeko aukera zabalik

Anboto 2008ko ots. 15a, 10:43

Udalak herriko bide publiko guztien inbentarioa (antzinako landabideak, galtzadak, gurdibideak, andabideak…) onartu zutela hilabete inguru da. Orain, interesatuei begirako batzarra deitu dute, astelehenerako, otsailaren 18rako. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan, udal arduradunek jakin eragin dutenez.

Hala ere, Iturri jauregiko Olazar gelan espedientea ikusi zein aztertzeko aukera izango dute bertara hurreratu gura dutenek. Honako egun eta orduetan izango da horretarako aukera: otsailaren 20, 25 eta 28an, eta martxoaren 17an, 10:00etatik 15:00etara bitartean. Otsailaren 23an, 10:00etatik 14:00ak arte, eta, martxoaren 5ean eta 12an, 15:00etatik 19:00etara. Horrezaz gainera, otsailaren 19tik martxoaren 18ra bitartean, 13:00etatik 15:00etara ere ikusi ahal izango da espedientea. Dena den, norbaitek ordu eta egunotan “ezinezkoa” balu, hitzordua eskatu dezake honako telefonoan: 688 669 871

Julian Ariño eta Padura

Bestalde, Julian Ariñok Padura kalearekin bat egiten duen zatiko urbanizazio proiektua idazteko lanak eman dituzte, baita obra zuzendaritza ere: “Padura kaleko irteera oso txarto dago, baita Nizeto Urkizukoa ere; oso estua da. Lur-trukerako akordioa lotu ondoren, urbanizazio lanak egin gura dituzte. Azken baten, kaleari amaiera eman gura diegu”, dio Morenok. Egitasmoa idaztera 7.300 euro bideratuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!