Euskararen erabilera sustatu eta bermatzeko pausoak

Anboto 2008ko ots. 4a, 12:23

Herriko enpresetan euskararen erabilera-planak abian jartzeko asistentzia eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeko ardura Elhuyar enpresari eman dio Udalak, eta horretarako 14.600 euro bideratuko ditu.

Era berean, merkataritzan, ostalaritzan, zerbitzuetan eta elkarteetan Geurien hitzarmenaren bitartez orain arte egindako lanaren jarraipena egiteko asistentzia eta aholkularitza zerbitzua ere eskainiko du Elhuyarrek. Azken horretarako, 29.600 euroko aurrekontua izango dute. Halaxe argitu du Niko Moreno alkateak.

Elorrioko Barriketan euskara elkarteak izan du lan horien ardura. Hala ere, “zerbitzua berriro ere enkantean jartzean ez da aurkeztu izan”, herriko alkateak azaldu duenez. Hiru enpresa aurkeztu izan dira eta, besteak beste, “esperientzia, lan taldea eta Durangon egoitza izatea” aintzat hartuta egin dute udal arduradunek Elhuyarren alde .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!