Neska-mutil errusiarrak etxean hartzera deitu du Kainaberak

Anboto 2008ko ots. 6a, 12:21

Kandalaksha, Karelia eta Murmansk (Kola penintsula) edo Nizhnevartovsk-etik (mendebaldeko Siberia), Errusiako inguru behartsuenetatik, hainbat neska-mutil etorriko dira Durangaldera, beste behin ere, Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GKE) eskutik. Horregatik, gaztetxook etxean hartzera deitu gura dituzte familiak.

Udaldia egitera etorriko dira umeok, euren herrialdeetako muturreko klimaren eta kutsadura handiaren eraginez bizi duten egoeratik atseden hartuz.

Kainaberak Errusiako umezurztegietako eta baliabide gutxiko familietako seme-alabentzako harrera egitasmoa martxan jarri zutela zortzi urte izango dira, eta ehunka gaztetxo izan dira eskualdean gabon edo udako oporraldiekin bat eginez. Euskal Herriko bizi-baldintzek eta klimak euren osasun kaltetuak lasaitzen laguntzen die. Banan-banako harrera eta afektua ematea da helburua: “Baita familia-bizitzan esperientzia, janari osasuntsua eta orekatua eskaintzea ere; eguzki eta itsaso-bainuak eta bizitza aire librean”.

Ekimenean parte hartu gura dutenek otsailaren 29ra arte dute izena emateko aukera: 656 748 506 / kainabera@telefonica.net / kainabera @hotmail.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!